XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Holakoen kontzientzia ez dezakegula juja, bixtan da.
Gizon zuzenak izan ditazke berdin, eta gure errespetua hartze dute.
Bainan galdatzen ahal diotegu halere:
Bestalde, horien erranek bortxa gitzazkete, guhauren sinesteaz bi gogoetaren egiterat.
On da ohart gaiten, fedearen erakaspen ainitz gure adimenduarentzat konpreni-gaitzak direla, eta batzutan ezin-onetsiak.
Nor-nahi izan gaiten, gure fedeak badu beti argitzearen eta barnatzearen beharra.
HAURTXOEN URTXOAK 20-VI-1985.Berriketariek, kaseta, irrati eta telebixten bidez, egun guziez gerla-solasak derabiltzate.
Zorigaitzez, gaia badute nasai, gerla ari baita nun-nahi: auzoen eta herritarren artean kalapita, mendekio, tzarkeria, eta batzutan odol ixurtzeraino; erresumen artean, zoinek zoin enganatuko, larrutuko; zoinek zoin sekulakotz errautsiko.
Bainan nork aipatzen dauzkigu bakearen alde egiten diren urratsak?.
Heiek ez dira naski hain ikusgarriak!.